269 Bisita

Interesa duten klubei jakinarazten zaie urtarrilaren 15ean (igandea), urtarrilaren 22an eta 29an eta otsailaren 5ean eta 12an hasiko direla abenduaren 17ko Euskadiko senior txapelketako dominadun kirolarientzako entrenamenduak.

Entrenamendua Alazne Ikastetxeko instalazioetan izango da (La Paz auzoa, Arteta kalea 4, Gurutzeta, Barakaldo), 10:00etatik 12:00etara, otsailaren 18an Benidormen (Alacant) egingo den Txapelketa Nazionala prestatzeko.

Entrenamenduetarako, kirolariek borrokarako kirol-materiala eraman beharko dute.

euEuskara