296 Bisita

Datorren igandean, urtarrilak 22, arratsaldez, Euskadiko Taekwondo Federazioak helduentzako Teknika eta Poomsae Euskadiko Txapelketa antolatu du Bilboko Miribillako Bizkaia Frontoian.

Txapelketa ofizialean berrogeita hamar lagunek baino gehiagok parte hartuko dute junior, senior, master, bikote eta hirukote kategorietan, aurten Benidormen (Alacant) egingo diren txapelketa nazionaletan.

Igandean, hilak 29, Gurutzetan (Barakaldo) hasiko dira probako dominadunekin entrenamenduak. Bertan, Federazioko Teknika eta Poomsae Saileko teknikariek otsailaren 18an Alacanten podiuma lortzeko lehian arituko diren Euskadiko ordezkariak aukeratuko dituzte.

euEuskara