Aragoirekin Test Match entrenamenduetarako deialdia

Euskadiko Taekwondo Federazioaren Borroka Sailak Aragoiko Match Testa prestatzeko entrenamenduetara deitu ditu hainbat klubetako kadete eta junior mailako kirolariak. Azaroaren 19an izango da eta, besteak beste, Aragoi, Madril eta Gaztela Mantxako selekzioek hartuko dute parte. 

Behin Euskadi ordezkatuko duen taldea baieztatuta, azaroaren 6an eta 13an entrenatuko dute ALAZNE IKASTETXEAN, La Paz auzoa, Arteta kalea 4, Gurutzeta-Barakaldo, 10:00etatik 12:00etara.

EHUren omenaldia Taekwondoko unibertsitarioei

Euskal Herriko Unibertsitateak Kirol Eguna ospatu zuen urriaren 5ean Leioako Campusean, kirolaren Europako Astearekin bat eginez, eta UPV/EHUko dominadun bizkaitarrak omendu zituen joan den maiatzean Murtziako Los Alcázaresen egin ziren taekwondo unibertsitate-txapelketetan eta uztailean Lodzen (Polonia) egin ziren Europako Jokoetan.

KIROLARI BIZKAITARRAK: IKER UNANUE, SORAYA MARTIN ETA MAIALEN RENTERIA

Taekwondo eta Hapkido entrenatzaileen ikastaroei buruzko informazioa

Hemen uzten dugu Taekwondoko entrenatzaileak prestatzeko Euskadiko Taekwondo Federazioak Euskal Autonomia Erkidegoan sustatutako aldi baterako ikastaroei buruzko informazio zehatzagoa. Ikastaro horiek 2023ko uztailaren 1ean hasiko dira, Bilbon.

Esperamos que os sirva de ayuda y, aprovechamos para recordar que ya se ha abierto  el periodo de preinscripción para el Bloque Específico de los Niveles I y II de Taekwondo en la Federación Vasca.

2023ko uztaileko ikastaroei buruzko informazio-zirkularra datozen asteetan bidaliko zaie klub guztiei. 

euEuskara