Honekin batera doaz 2023. urteko kuotak, abenduaren 23an batzarrean onartutakoak. Federazioa/Dokumentuak atalean aurkituko dituzue.
Eugenio Castrillo Nazioarteko Epailea
Eugenio Castrillo Fernández jaunak, Euskadiko Federazioko epaile-zuzendariak, Taekwondoko Nazioarteko Arbitro titulua lortu du Parisen (Frantzia) azaroaren 3tik 6ra egindako WT Nazioarteko Mintegian.
Nazioarteko Mintegian, Espainiako Taekwondo Errege Federazioko bederatzi arbitrok maila gorena lortu dute.
Zorionak guztioi!

Eguberri On!
Zuzendaritza Batzordeak eta Euskadiko Taekwondo Federazioa osatzen duten pertsona guztiek eguberri on eta kirol urte bikaina opa dizue 2023!!
Hapkidoa Hezkuntza Bereziko Irakasleentzat
Joan den ostegunean, Euskadiko Taekwondo Federazioko Hapkido Saila Zabalbide zentroarekin lankidetzan aritu zen, HAPKIDO autodefentsa eskolak emanez hezkuntza bereziko haurren irakasleentzat, arrakasta handiarekin eta ikastaroan parte hartu zuten irakasleen onarpen onarekin.

Euskadi Alacanten lehiatuko da
Borroka eta teknika-kluben Espainiako Txapelketa egutegi nazionaleko ekitaldirik garrantzitsuena da, eta 4.000 kirolari baino gehiago bilduko ditu Alacanteko Teknifikazio Zentroan, abenduaren 3tik 6ra.
Ekitaldian berrogeita hamar euskal kirolari baino gehiagok hartuko dute parte, Euskadiko Taekwondo Federazioko kide diren hainbat klubetako lehiakide, teknikari eta epaileen artean.
